OPX    [OSASUNA – PARRANDA: X]

Lehenengo berbik ondo sentitzie, bizi kalitatie, zaintzie, gorputzan presentzixi ta kanonak etab. daroiez bere barrun. Bigarrenak, juergak, desfasi, lagunek, osasunai ostixi, ondo paseti… "X"-ek sexu, pelikulak, neskak, mutilek… ta danak batera, (kiniela itxuran) kirola ta apostuk, euskal kulturan horrenbeste bider agertu diñek. Horrenbestez, esan leike izenburuk beran barrun daroiezela OPX-en agertuko din gai danak.
Aurkezpena osorik

©Alain Gandiaga 2006


3. OPX (2006-07-03)

I'm back

Michael-ek be hori esaban 45 numeruaz NBA-ko kantxeta bueltau zanin. Ba opx be hamen dator. Momentun momentuko gauzak bidille ta, udan sartu barri gauezelez, ba operación bikinereko jentiai konsejo batzuk emoti baiño, zer hobaik? 

Gaurko opx-e txikotatik kanporako jentiai bideratute da ze txikotan ezta bikini operaziñoian premiñaik. Vaya cuerpos!! (y cuerpas! Nahitxe eztin ofizialmente txikotakuk).

Gorputze bankuko kontu bataz konparaukot danok ulertzeko ze einbigun. Bankuko kontu argaltzeko, diru gehixa ata bigu kanpora, bertara sartzogune baño ezta? ba gorputzaz be bardiñe da. sartzogune baño gehixa erre bigu. ta ezta beste kontuik, ez dieta milagrosoik, ez alkatxofian eztakizer da sagarran badakizer…!!!ezebez!! kajero automatikora jun, da kalorixa gehixa ata bidi, ingresetoguzenak baiño.

Zein da problemi? Ba jentik “soldata haundixek” daukezela ta kostau eitxejakola argaltzi. soldata haundixe daukenak, gastau be asko einbidau, (derrotxar esaten dana kalin!).

Nik “derrotxetako” proposamen bat eingotzuet, ta “soldati” bajatzeko beste bat.

Hamen diru erreteko gomendixo batzuk:

  1. Topau zure antzeko egoeran dauen lagunen bat. Jan buru lagunai. Gatu alkarraz deporti eitxeko.
  2. Urten pasieta. Ein 5 minitxu korrika suabe ta gero 2 oinez. Errepikatu hau 5 bider.
  3. Jun mendire lagunaz. Aldapetan jun oinez, ta lautadetan korrika astiro astiro.
  4. Ibili bizikletan! Zeba ez? Danok daukeu bizikletan bat lortzeko modue ( tiana, nebiana, lengosiñian mutilan arrebian ex-ana…). Baztarretik jun (eskumatik) ta erabili kasku. Bizikletan ibili 45 min. inguru ta gero lagunaz pixkat pasiau (beste 30’ inguru).
  5. a! gaña igerixan dakizu? Ba 2. aukeri ta gero (pasiu + korrika) jun pistina pixkat erlajetako. Ya ke bertan zauezan, aprobetxau luze batzuk eitxeko.

Hamen sueldu apaltzeko gomendixuk:

 

Frutak

Zerealak

Esnekixek (lakteuk)

Beste batzuk

Sarritxen jateko

Sagarra, kiwixe, meloie, piña, pomelu…

Arroz integralak

 

Oilasku, sardinak, legatza, atune, pabue

Noizipein jateko

maiukixek

Pasti, arroz normala

Yogur desnatauek, esni be bardin

 

gitxitxen

Platanu, fruitu lehorrak

Bolluk, pastak, azukredun zerealak

Mantekilli, gaztaie, natie, esne enterie

Enbutiduk, kafie, okelie, alkohola, grasoperrak

Total, argaltzen eztana…eztabelako nahi!! Batez be premiña asko daukenak.


OPX-en komunikaue (2006-06-06)

Kaixo txik@ts!

Igul enterauko ziñeten ze pasau jaten telebistatik, prensatik...ba etxin trankil trankil gauezela Dr. Fuentes da bixok geure biherrak eitxen, Guarra Zibilek sartu da ezelako esplikaziñorik emon barik kalabozora erun giñuezan, flipau! nik esatenotzen lagateko txikota.com-a email bat idazten baña ezebez! P.S. ostixak!

Bueno ba hoixe, hoin nahiko lanpetute nabil da hilan 21in urtetot kartzelatik. espero ot honek 15 egunok ahalik bixkorren pasauko jatzuezela. Dana dala, ahaleginduko na kartzelako idazkarixai ordenadora hartu ta emailun bat bialtzen.

PD: lengunin estiramientuei buruz galderak eizitxun anonimuai hauxe esango notzen: normala dala luzaketak ein da gero, egunin ziher gustora ibiltxie. nik lota sartu aurretik beeitxie gomendatuko neukixo. bob marleyn DVDai begire luzaketak eitxen zitxule esabala peztot. nik esan neukixo, izena hoixe dala (bob), baiña abizenin fallau dabela; abizena anderson da, BOB ANDERSON. esan opx-en jarraitzaile horri ANDERSON jaunan DVD 1 bajatzeko eta berai begire eitxeko luzaketak.

Oingoz besteik ez, jodidu.


2. OPX (2006-04-29)

P.P.P.

Kaixio! Eskerrik asko irakurle zintzo ta agurgarri horri. Oin hau irakurten baza, espero ot lehenenengo OPX-ek engantxaute laga ziñuzelako izengo dala. Holan ezpada, ta hau bada irakurtozun lehenengue, GOZAU zure OPX birjinitati galtzen!

 

Aurreko artikulun esanaban modun, gaur KIROLA ta PARRANDAK uztartzen ahaleginduko ga. Eztau emoten biher gatxa ezta? ba izen be,ezta gatxa, baña gauzak ondo eitxen ahaleginduko ga. Parranderuk gariñoi komeni jakuzen kirolak zeintzuk dizen  argi laga ta zeba einbidin argitxukeu gaur. Txikotako gehixenok (ez danok!) kirola ta parrandak lotzeko eztaukeu problema haundik ze zoritxarrez kirolari profesional gutxi daukeuz kuadrillan (eutsi Hiu!). Hortik bizi diñek beste talde baten sartzen di, ze entrenamiento espezialak daukiez ta parranderuei ondo etortzen jakuezan kirolak, ba euren espezialidadetik urriñin geratzen di askotan (beti ez e!? badaz parrandakin konpatiblik dizen kirolak be.  aupa pelotaris!!!jejeje…).

 

Oingo astin P.P.P. (PLANING PÁ PARRANDEROS) bat planteaukot.

 

Astelena

Martitzena

Euastena

Euena

Barixeku Sapatu
1 3x (15' korrika
+ 3' oinez)
  Bizikletan
(1'5 ordu)
  3x (15' korrika
+ 3' oinez)
(pistina AUKERAN)
2 korrika (30') +
pistina
  Bizikletan
(1'5 ordu)
  korrika (30') +
frontoie (palaz...)
Mendire bueltatxu (AUKERAN)
3 GYM +
korrika (30')
  Bizikletan
(1'5 ordu)
  GYM +
korrika (30')
Surf edo skate (AUKERAN)

Bueno gaurkoz amaitxu eingeu. Irudi batek mile hitzek baiño gehixa balixo dabela egixe da? ba Nerek erakutzizkun HIRUKOTEAREN ERREGELA aplikaute, gitxienez 3004 berba bikoguz hurrengo hau azaltzeko

 

 

Oingun moralejie erreza da; SEGI JUERGAK BOTATEN, holan zure seme edo alabian idoluan itxuri eukikozu zozetan.
 


1. OPX (2006-04-29)

OPX #1

Txikota.com-en azkenengo ekarpena hamen da. Hona arte irakurteko molestixi hartu bozu, ya segi irakurten, ia gustete jatzun; ez bajatzu gustetan, duda barik jakin arazi (opx@txikota.com-en).

Lehenengo OPX hontan, balantza bat hartuko gu ta alde bakotxin OPX-eko parte bat ipinikogu: alde batin parrandak ta bestin osasune.

Parranda batek ze emotozkun ta ze kentzozkun ikusi bigu. Emon gauza asko eitxozkuz: txikotero batek Haron esaban modun “hau da felizidadi!”, lagunekin gustora egoti, atzalde baten zelaixen ein ezin din gauzak eitxeko aukeri, 40 urtekin ein ezindin gauzak eitxeko aukeri…ta ezin ahaztu gaur egun “karterak” (karta banatzailik) eztille etxa etorten karti entregeta; ZEUK JUN BIOZU KORREOSA KARTIAN BILLE!

Kendu be, egixe esan, zoze kentzozku. Txikotan zoritxarrez, iñok eztau Medizina ikesi ta ordun ba, ezin geinke mediko modun berba ein ta 0tik 10a, parranda batek eitxozkun kaltie balorau. Hori bai, ajie daukezuenako gomendixo batzuk emotie, txikotak bere irakurlikgaitxik ein leiken minimu da. Hamen doiez:

Labur ta ulertzeko modun espliketako, alkohola (zerbezi batez be) ANTIDIURETIKO INHIBIDORI da. Zer da hori? Likidu galdu eraitxozku ta deshidratau eitxegaitxu. Juerga bat eta gero deshidrataute jaikitxega, nahitxe bezperan 10 litro edan genduzela “akordau”!

TXIKO-KONSEJU: ahal dogun likido gehixen edan bigu hurrengo egunin. Ure billurrik barik edan. Oso gomendagarrixe da antioxidantik (ta hor C bitamini aipatukogu) daukiezan edarixek eta jatekuk jatie. Normala ezta, bestela gorputze “oxidau” edo ugertu eingo jaku hain lehorra egonda!

Naranja ur naturala oso ona da; igul edarixen artin onena. Kalin baza ta zumoik ezpaukezu eskure, “acuarius” ta antzekuk be eztatoz txarto (coca colak etab. baiño hobeto).  Jatekuen artien ensalada batek ezin dau falta. Tomatie, aguakatie, letxugie, iderrak, baiñak, esparraguk…honek jateko danok C bitaminie daroie eta “ez ugertzen” lagundukozkue; gaña ur asko dauke oseake DPM! Postrin yogurre, frutie (sagarra, madarixe…) edo maiuki batzuk gomendatzoguz. Kalorixa gitxi daukiez, ur asko, C bitamini ta maiukixek aspirinian modun “acido salicilico” dauke. Honek buruko edo belauneko miñai aurre eitxen lagundukozku.

Kiroletik edo zuen gorputzetik ezpazarie bizi, Txikotak OPX-en bidez parrandak errentablik urteten dabela diñotzue. Gu ez ga kiroletik, ez gure gorputzetik bizi; gu lagun artin ondo pasetatik bizi ga, ta hori badakigu zek emotozkun hein haundi baten.

Gaur kirola ta osasune uztartu doguzen modun, hurrengo OPX-en kirola eta parrandak uztartzen saiatuko ga.

Ordure arte, ONDO PASAU!!


0. OPX (2006-04-28)

AURKEZPENA

Kaixo txikot-ero eta ez hain txikot-erotute  zauezan danoi.

Irakurten hasi zarin atal barri hau TXIKOTA.COM-ek komunitatiai eitxotzen beste ekarpen edo laguntza bat da. Atal hau ezta iñoi esateko zer ein bidaben, baña igul batenbati balixokotze berak eitxen dabenai buruz pentzetako.

Hasteko izenburu nundik datorren esplikaukot labur labur. OPX (Osasuna-Parranda:X) esatogun momentun gaur egun gure antzeko gazte gehixenen burun bueltaka dabizen gauza asko aipatzoguz (danak ez, baña asko!).

Lehenengo berbik ondo sentitzie, bizi kalitatie, zaintzie, gorputzan presentzixi ta kanonak etab. daroiez bere barrun. Bigarrenak, juergak, desfasi, lagunek, osasunai ostixi, ondo paseti…”X”-ek sexu, pelikulak, neskak, mutilek… ta danak batera, (kiniela itxuran) kirola ta apostuk, euskal kulturan horrenbeste bider agertu diñek. Horrenbestez, esan leike izenburuk beran barrun daroiezela OPX-en agertuko din gai danak.

Adin guztixetako jentik irakurri leike, nahiz ta modu ezberdin baten ulertu edo asimilauko daben bakotxak (azken baten horoskopuan modun!). Baten batzuk, euren gaur eguneko bizitzi ikusiko dabe OPX-en isladatute; beste batzuei, iraganeko errekuerdo on batzuei hautze kentzeko balixokotze, ta egongo di baten batzuk, euren etorkizune nundik bideratuko daben idea bat ein ahal izengo dabenak.

OPXen ezta katxondeoik faltako (bestela TXIKOTA.COMen eztauke lekuik!) baña aholku serio eta erabilgarririk bez. Artikulu danak eukiko dabe OSASUNE, KIROLA, NORBERAN BURU ZAINTZIAZ…ta guzti honen ingurun dauezan 11 (mile) gaikin loturie. Parranderuen bizitzie pixkat errezten saiatuko ga hemendik, ze guk ondo dakigu bizitzi gogorra dala!

OPXek beste aukera bat be eskeintzotze bere irakurliei. Agertuko din gaixekin edo agertu diñekin zerikusixe dauken gauzen ingurun, zuen zalantzak argitzeko aukerie eukikozue: opx@txikota.com–era idatzi ta galdetu lasai.

Bixer (goixeko 9retatik aurrera) egongo da OPX-en lehenengo argitalpena zuen ordenagailutan. Ordure arte,

Agur bero bat